Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 320 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 483 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 233 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 328 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 25, 1.172 proba egin zituzten (986 PCR eta 186 antigenoen proba) eta horietatik 82k positibo eman zuten (%7)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 25, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 122 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte bitartekoa da (%30), eta atzetik 45 eta 59 urte bitartekoa (%23). Ondotik, 15 urtetik beherakoen taldea (%19) eta 30-44 urte bitartekoen taldea (%15). Azkenik, 75 urtetik gorakoak daude (%7), eta 60 eta 75 urte bitartekoak (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 60 emakumeak dira eta % 40 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 41.739 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 956koa da.