COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan eskualdeko osasun zentroek ez dute positibo gehiagoren berririk eman

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 24a, 07:51

Atzo, abenduak 23, behin betiko datuen arabera Nafarroan 124 positibo atzeman zituzten.

Gaur ezagutzera eman diren datuen arabera, atzo, gure lurraldeko osasun etxeek ez zuten kasu berririk atzeman. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %6,4koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 120 pertsona zeuden (18 ZIUn). Atzeman zituzten 124 kutsatuen batez bertzeko adina 48 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 953koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 320 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 482 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 232 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 327 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 23, 1.949 proba egin zituzten (1.162 PCR eta 787 antigenoen proba) eta horietatik 124k positibo eman zuten (%6,4)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 23, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 2 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 120 daude ospitalean, horietatik 18 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %65, Tuteran %11 eta Lizarran %8. Gainerako positiboak (%16) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%27), eta atzetik 60 eta 75 urte bitartekoa (%25). Ondotik, 30-44 urteko taldea (kasuen %17) eta 15-29 urteko tartea (%14). Azkenik, hamabortz urtetik beheitikoak daude (%9), eta 75 urtetik goitikoak (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 48 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 41.739 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 953koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun