Koronabirusa

Lehen hiruhilekoan 36.000 pertsona txertatzea espero du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 23a, 20:30

Abenduaren 27an (igandea) hasiko dira Pfizer-en txertoa jartzen Nafarroan
Osasunbideak igande honetan abiatuko du txertaketa kanpaina Iruñeko El Vergel zahar etxe publikoan. Gero, gainerako zentro soziosanitario publiko eta pribatuetan segituko dute txertaketa kanpaina urtarriletik otsailera bitarte, eta horrela zahar etxeetan bizi diren 13.000 adineko eta profesionalekin osatu arte.

Espainiako Osasun Ministerioaren eta autonomia-erkidegoen artean ezarritako kronograman lehentasunezkotzat jotako lehen taldea da zahar etxeetakoa. Osasun Departamentuaren aurreikuspena da lehenengo hiruhilekoan 36.000 pertsona txertatzea da, betiere, Estatuko koordinazioaren baitan esleituko diren eta Foru Erkidegora bidaliko liratekeen txertoen eskuragarritasunaren arabera.
 
Pixkanaka, lehen fase honetan, talde profesional eta sozial zaurgarriak sartuko dira. Martxotik aurrera hasiko litzaieke txertoa jartzen gainerako biztanleei, zaurgarritasun-mailaren arabera eta Osasun Ministerioak finkatuko dituen jarraibideen arabera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun