Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 320 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 482 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 230 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 327 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 21, 1.665 proba egin zituzten (900 PCR eta 765 antigenoen proba) eta horietatik 79k positibo eman zuten (%4,7)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 21, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 148 daude ospitalean, horietatik 18 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beheitikoak eta 30-44 urtekoak dira (%25), eta atzetik 15-29 urtekoak (%17). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea, kasuen %16, eta 60 eta 75 urte bitartekoa, %11. Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 36,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 41.545 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 948koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!