COVID-19: Azken datuak

Bortz positibo gehiago azken orduetan: hiru Elizondon eta bi Legasan

Ttipi-Ttapa 2020ko abenduaren 21a

Atzo, abenduak 20, behin betiko datuen arabera Nafarroan 57 positibo atzeman zituzten.

Osasun agintariek gaur publiko egin dituzten datuen arabera, bortz positibo gehiago erregistratu dituzte gure lurraldean: hiru Elizondon eta bertze bi Legasan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %5,8koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 148 pertsona zeuden (18 ZIUn). Atzeman zituzten 57 kutsatuen batez bertzeko adina 31,6 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 948koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 320 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 481 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 230 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 327 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 20, 975 proba egin zituzten (734 PCR eta 241 antigenoen proba) eta horietatik 57k positibo eman zuten (%5,8)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 5, 0 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 148 daude ospitalean, horietatik 18 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %76, Tuteran %9 eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%12) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%31), eta atzetik 15 urtetik beherakoak (%22). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea, kasuen %19, eta 30-44 urte bitartekoa, %16. Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%10); ondotik, 75 urtetik gorakoak (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 31,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 47 emakumeak dira eta % 53 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 41.466 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 948koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun