COVID-19: Azken datuak

Bi positibo gehiago azken orduetan: bana Donezteben eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko abenduaren 20a

Atzo, abenduak 19, behin beTIko datuen arabera Nafarroan 72 positibo atzeman zituzten.

Osasun agintariek gaur publiko egin dituzten datuen arabera, bi positibo gehiago erregistratu dituzte gure lurraldean: bat Elizondon eta bertze bat Donezteben. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 149 pertsona zeuden (18 ZIUn). Atzeman zituzten 72 kutsatuen batez bertzeko adina 33,8 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 943koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 318 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 478 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 230 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 327 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 19, 1.808 proba egin zituzten (1.042 PCR eta 766 antigenoen proba) eta horietatik 72k positibo eman zuten (%4)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 19, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 2 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 149 daude ospitalean, horietatik 18 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %58, Tuteran %14 eta Lizarran %8. Gainerako positiboak (%20) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%26), eta atzetik 15 eta 29 urte bitartekoa (%24). Ondotik, 15 urtetik beheheikoen taldea (%22) eta 30-44 urte bitartekoen taldea (%21). Azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea dago (%4), eta 60tik 75era bitartekoen taldea (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 33,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 47 emakumeak dira eta % 53 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 41.409 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 943koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun