COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan hiru positibo gehiago atzeman dituzte: bi Amaiurren eta bat Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 19a, 10:26
Atzo, abenduak 18, behin betiko datuen arabera Nafarroan 99 positibo atzeman zituzten.

Osasun agintariek gaur publiko egin dituzten datuen arabera, hiru positibo gehiago erregistratu dituzte gure lurraldean: bi Amaiurren eta bat Donezteben. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,4koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 154 pertsona zeuden (18 ZIUn). Atzeman zituzten 99 kutsatuen batez bertzeko adina 40 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 938koa da.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 316 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 475 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 230 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 327 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 18, 2.232 proba egin zituzten (1.564 PCR eta 668 antigenoen proba) eta horietatik 99k positibo eman zuten (%4,4)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 18, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta (6) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 154 daude ospitalean, horietatik 18 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %67, Tuteran %22 eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%8) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%24), eta atzetik 30-44 urte bitartekoa (%21). Ondotik, 15 urtetik beherakoen taldea (%19) eta 15-29 urteko adin-tartea (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%14), eta 75 urtetik gorakoena (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 41.337 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 938koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun