COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan eskualdeko osasun zentroek ez dute positibo gehiagoren berririk eman

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 18a, 07:31
Atzo, abenduak 17, behin betiko datuen arabera Nafarroan 65 positibo atzeman zituzten.

Osasun agintariek gaur publiko egin dituzten datuetan ez da gure lurraldeko herri bakar bat ere ageri. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %3,5ekoa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 154 pertsona zeuden (21 ZIUn). Atzeman zituzten 65 kutsatuen batez bertzeko adina 49 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 932koa da

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 316 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 475 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 230 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 327 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 17, 1.850 proba egin zituzten (1.135 PCR eta 715 antigenoen proba) eta horietatik 65ek positibo eman zuten (%3,5)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 17, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (1) ZIUn, eta (0) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 154 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %57, Tuteran %22 eta Lizarran %10. Gainerako positiboak (%11) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%35); ondotik, 60 eta 75 urte bitartekoa (%24). Gero, 75 urtetik gorako pertsonen taldea, kasuen %14, eta 15-29 urte bitartekoen %13. Azkenik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago (%8), eta hamabost urtetik beherakoak (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 48,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 41.238 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 932koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun