COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo gehiago atzeman dituzte azken datuen arabera: bi Donezteben eta bat Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 17a, 07:53
Atzo, abenduak 16, behin betiko datuen arabera Nafarroan 124 positibo atzeman zituzten, horietatik 24 Irurtzunen.

Azken datuen arabera hiru positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bi Donezteben eta bat Leitzan. Elizondoko eta Lesakako osasun eremuetan ez dute bertze positiborik erregistratu. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %6,8koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 154 pertsona zeuden (22 ZIUn). Atzeman zituzten 124 kutsatuen batez bertzeko adina 36 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 931koa da

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 316 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 475 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 230 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 327 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 16, 1.830 proba egin zituzten (1.083 PCR eta 747 antigenoen proba) eta horietatik 124k positibo eman zuten (%6,8)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 16, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta (0) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 154 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %60, Tuteran %14 eta Lizarran %2. Gainerako positiboak (%24) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, gehienak 30 eta 44 urte bitartekoak dira (%27); ondotik, 15 urtetik beherakoak (%26). Gero, 45 eta 59 urte bitarteko tartea, %21arekin; eta 15 eta 29 urte bitartekoek eta 60 eta 75 urte bitartekoek, %11rekin. Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 41.173 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 931koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun