Koronabirusa

Deskargatu hemen Eguberrietan Nafarroara sartu eta Nafarroatik ateratzeko eskatuko dizuten PDF dokumentua

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 16a, 20:15

Hona hemen Eguberrietan Nafarroan sartu edo Nafarroatik atera nahi duten pertsonek, nahitaez, autoan eraman beharko duten dokumentua. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, noiznahi eta nonahi eginen diren trafiko kontroletan «joan-etorriak justifikatzeko baimen» hau eskatuko diete Foruzainek edo Ertzainek Nafarroako mugak zeharkatzen dituzten pertsonei.

Akreditazio honek abenduaren 23tik 26ra eta 30etik urtarrilaren 2ra, senideak edo hurbilekoak bisitatzeko balioko du

Dokumentu horretan hainbat datu eta xehetasun idatzi beharko dituzte bidaiariek: joan-etorria egiten duten pertsona guztien izen-deiturak, bidaiariek duten bizitokiaren helbidea eta bisitatuko duten senide edo hurbilekoaren helbidea, eta baita harremanetarako telefonoa ere, bertzeak bertze.

Gobernuaren prentsa-oharrean ohartarazten dutenez, «dokumentu horretan idatziko diren datuetan zehaztasunik ez balego edota datuetan faltsutasunen bat atzemango balute, joan-etorriarekin segitzea galeraziko zaie gertaera horren berri jakiten den momentu beretik, hargatik sor litezkeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak alde batera utzi gabe».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun