Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 314 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 475 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 229 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 327 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 15, 1.753 proba egin zituzten (981 PCR eta 772 antigenoen proba) eta horietatik 102k positibo eman zuten (%5,8)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 15, 11 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta (3) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 152 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, gehienak 30-44 urtekoak dira (%25); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoak eta 15-29 urtekoak (%21). Segidan, hamabost urtetik beheitikoen eta 60tik 75era bitartekoen tarteak, biek %14. Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea positiboen %5 da. Positibo berrien batez bertzeko adina 39,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 42 emakumeak dira eta % 58 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.956 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 929koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!