COVID-19: Azken datuak

Eskualdeko osasun zentroek ez dute asteburu honetako positibo gehiagoren berririk eman

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 14a, 07:38
Atzo, abenduak 13, behin betiko datuen arabera Nafarroan 68 positibo atzeman zituzten.

Joan den asteko gorakadaren ondotik, osasun agintariek gaur publiko egin dituzten datuetan ez da gure lurraldeko herri bakar bat ere ageri. Egia da, oro har, asteburuetan proba gutiago egiten direla osasun zentroetan baina, edozein dela arrazoia, gaur ez da inguruotako herrietan atzemandako positiborik ageri datu ofizialetan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %5,8koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 157 pertsona zeuden (22 ZIUn). Atzeman zituzten 68 kutsatuen batez bertzeko adina 32 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 926koa da. 

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 314 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 475 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 221 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 327 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 13, 1.180 proba egin zituzten (1.002 PCR eta 178 antigenoen proba) eta horietatik 68k positibo eman zuten (%5,8)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 14, 23 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (1) ZIUn, eta (4) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 157 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %46, Tuteran %9 eta Lizarran %6. Gainerako positiboak (%391) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia hamabost urtetik beherakoak dira (%31); atzetik, 30-44 urtekoak (%25). Ondotik, 15 eta 29 urte bitarteko tartea, %19; 45 eta 59 urte bitartekoa, 12; 60 eta 75 urte bitartekoa, kasuen %10; eta, azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea, positiboen %3. Positibo berrien batez bertzeko adina 31,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 42 emakumeak dira eta % 58 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.854 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 926koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun