Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 314 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 475 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 221 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 327 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 12, 1.778 proba egin zituzten (1.239 PCR eta 539 antigenoen proba) eta horietatik 93k positibo eman zuten (%5,2)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 12, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta (3) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 161 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%23), eta atzetik 45 eta 59 urte bitartekoa (%22). Ondotik, 15 eta 29 urte arteko tartean, %19; 15 urtetik beheitikoen artean, %16; gero, 60 eta 75 urte bitartekoen artean, %11; eta, azkenik, 75 urtetik goitikoen artean, %9. Positibo berrien batez bertzeko adina 39,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.786 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 922koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!