Koronabirusa

Datorren astean eskuratu ahal izanen da Eguberrietan Nafarroara sartu eta ateratzeko «ziurtagiri» eredua

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 12a, 17:00
Foruzaingoak edo Ertzaintzak trafiko kontrol batean eska dezakeen ziurtagiri horrek abenduaren 23tik 26ra eta 30etik urtarrilaren 2ra bitarteko bidaiak justifikatzeko balioko du.

Familiarekin edo hurbilekoekin biltzeko Gabonetan Nafarroatik atera edo Nafarroara sartu nahi duenak dokumentu bat sinatu beharko du (erantzukizuneko adierazpena), eta horretan adieraziko du «familiarekin edo hurbilekoekin elkartzeko» ari dela lekualdatzen. Agiri horren eredu ofiziala administrazioen orrietan deskargatu ahal izanen da datorren astean.

Carlos Artundo Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusiak prentsaurrekoan azaldu duenez, Ziurtagiri hori mugakide diren erkidegoekin adosten saiatzen ari dira. Behin betiko dokumentua prest dagoenean, Gobernuaren webguneetatik jautsi ahal izanen da eta behin norberaren datuekin osatuta dagoenean sinatu egin beharko da. «Gomendioak eta arauak segitzea da helburua. Kontrolak noiznahi eta nonahi eginen dira eta jendeak gainean eraman beharko du», dio Carlos Artundok. Osasun zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, akreditazio horrek abenduaren 23tik 26ra eta 30etik urtarrilaren 2ra, senideak edo hurbilekoak bisitatzeko balioko du, bakar-bakarrik egun horietarako.

Datorren astean deskargatu ahal izanen den Ziurtagiriaren behin behineko eredu bat

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun