COVID-19: Azken datuak

Zazpi positibo gehiago azken orduetan: 5 Baztanen eta bana Legasan eta Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 12a, 14:09
Atzo, abenduak 11, behin betiko datuen arabera Nafarroan 98 positibo atzeman zituzten.

Azken datuen arabera, zazpi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: 5 Elizondoko eremuan (Elizondo +3, Irurita +1 eta Ziga +1), eta bana Legasan eta Arantzan. Leitzako osasun eremuan ez dute bertze positiborik atzeman. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,7koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 162 pertsona zeuden (22 ZIUn). Atzeman zituzten 98 kutsatuen batez bertzeko adina 46 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 919koa da. 

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 314 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 474 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 218 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 322 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 11, 1.909 proba egin zituzten (985 PCR eta 1.086 antigenoen proba) eta horietatik 98k positibo eman zuten (%4,7)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 11, 15 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (1) ZIUn, eta (3) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 162 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %46, Tuteran %28 eta Lizarran %5. Gainerako positiboak (%21) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%26), eta atzetik 60 eta 75 urte bitartekoa (%18). Ondotik, 30-44 urteko tartean (%17), 15 eta 29 urte arteko tartean (%15), gero 15 urtetik beherakoetan (%13) eta, azkenik, 75 urtetik gorakoetan (%11). Positibo berrien batez bertzeko adina 46 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.693 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 919koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun