Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 312 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 459 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 218 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 321 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, abenduak 9, 1.670 proba egin zituzten (768 PCR eta 902 antigenoen proba) eta horietatik 88k positibo eman zuten (%5,3)
Covid-19ak jota, herenegun, abenduak 9, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta (3) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 153 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%25), eta atzetik 30-44 urte bitartekoa (%24). Ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoek (%17) eta 15 urtetik beheitikoek (%15) osatzen dute kasuen %15. 75 urtetik goitikoen taldea positiboen %10 da, eta, azkenik, 60-75 urtekoen taldea kasuen %9 da. Positibo berrien batez bertzeko adina 39 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 42 emakumeak dira eta % 58 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.489 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 915ekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!