COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo atzeman dituzte azken orduetan: bi Elizondon eta bat Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 10a, 08:07
Atzoko datuen arabera, Covid-19agatik gaixotuta 153 pertsona daude ospitalean, horietatik 24 ZIUn

Azken datuen arabera hiru positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bi Elizondon eta bat Leitzan. Doneztebeko eta Bortzirietako osasun eremuan ez dute bertze positiborik atzeman. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %5,3koa da eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 153 pertsona zeuden (24 ZIUn). Atzeman zituzten 88 kutsatuen batez bertzeko adina 39 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 915ekoa da. 

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 312 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 459 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 218 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 321 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 9, 1.670 proba egin zituzten (768 PCR eta 902 antigenoen proba) eta horietatik 88k positibo eman zuten (%5,3)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 9, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta (3) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 153 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %71, Tuteran %9 eta Lizarran %2. Gainerako positiboak (%18) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%25), eta atzetik 30-44 urte bitartekoa (%24). Ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoek (%17) eta 15 urtetik beheitikoek (%15) osatzen dute kasuen %15. 75 urtetik goitikoen taldea positiboen %10 da, eta, azkenik, 60-75 urtekoen taldea kasuen %9 da. Positibo berrien batez bertzeko adina 39 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 42 emakumeak dira eta % 58 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.489 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 915ekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun