Koronabirusa

Nafarroan urtarrilean hasiko dira koronabirusaren aurkako txertoa jartzen eta ekainetik aitzinera herritar guztiengana irits liteke

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 9a, 21:15
Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak adierazi duenez, «arras litekeena da» urtarrileko lehen hamabostaldian hastea Covid-19aren aurkako txertoa jartzen eta lehentasuna «talde zaurgarrienek» izanen omen dute.

 

Zehaztu duenez, txertoa hartuko duten lehenak «talde zaurgarrienak» izanen dira, adinekoen zentroetan bizi direnak eta gizarte eta osasun arloko langileak, eta «pixkanaka» bertze arrisku-talde batzuekin segituko lukete.

Osasun kontseilariak azaldu duenez, Covid-19aren aurkako txertoa ekainerako «modu mailakatuan» herritar guztiengana iritsiko dela aurreikusten dute. Aurreratu duenez, Pfizer-en txertoa izanen da erabiliko dutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun