Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 312 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 457 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 217 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 321 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 8, 1.057 proba egin zituzten (816 PCR eta 241 antigenoen testa) eta horietatik 86k positibo eman zuten (%8,1)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 8, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (1) ZIUn, eta (1) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 159 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%27), eta atzetik 30-44 urte bitartekoa (%21). Ondotik, 15 urtetik beheitikoen artean %17 daude, eta 15-29 urtekoen artean, %16. 60 eta 75 urte bitarteko taldea positiboen %14 da, eta, azkenik, 75 urtetik goitikoen artean dago, kasuen %5 biltzen baitute. Positibo berrien batez bertzeko adina 39 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 42 emakumeak dira eta % 58 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.401 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 912koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!