Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 312 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 457 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 217 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 321 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 7, 1.358 proba egin zituzten (1.079 PCR eta 279 antigenoen testa) eta horietatik 66k positibo eman zuten (%4,9)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 7, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta (1) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 158 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%30), eta atzetik 45 eta 59 urte bitartekoa (%26). Ondotik, 15 urtetik beheitikoen artean %19 daude, eta 15-29 urtekoen artean, %12. 60 eta 75 urte bitarteko taldea positiboen %9 da, eta, azkenik, 75 urtetik goitikoen artean dago, kasuen %4 biltzen baitu. Positibo berrien batez bertzeko adina 36,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 42 emakumeak dira eta % 58 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.310 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 911koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!