COVID-19: Azken datuak

Lau positibo gehiago azken datuen arabera: bi Leitzan eta bana Donamarian eta Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 7a, 07:46

Atzo, abenduak 6, behin betiko datuen arabera Nafarroan 82 positibo atzeman zituzten.

Azken datuen arabera lau positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bi Leitzan, bat Donamarian eta bertze bat Beran. Elizondoko osasun eremuan ez dute bertze positiborik atzeman. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %7,6koa zen eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 153 pertsona zeuden (27 ZIUn). Atzeman zituzten 82 kutsatuen batez bertzeko adina 34 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 910ekoa da. 

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 312 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 455 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 217 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 321 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 6, 1.077 proba egin zituzten (861 PCR eta 216 antigenoen testa) eta horietatik 82k positibo eman zuten (%7,6)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 6, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (1) ZIUn, eta 10 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 153 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %52, Tuteran %21 eta Lizarran %13. Gainerako positiboak (%14) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30etik 44ra bitartekoak dira, eta 15 urtetik beheitikoak, %25. Ondotik, 15 eta 29 urte bitarteko tartea, kasuen %23rekin, eta 45 eta 59 urte bitartekoa, %14arekin. 60 eta 75 urte bitarteko taldea kasuen %7 da, eta, azkenik, 75 urtetik goitikoen artean dago, positiboak %6 baitira. Kasu berrien batez bertzeko adina 33,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 46 emakumeak dira eta % 54 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.249 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 910ekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun