Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 311 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 455 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 215 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 320 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 5, 1.067 proba egin zituzten (823 PCR eta 244 antigenoen testa) eta horietatik 66k positibo eman zuten (%6,2)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 5, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 150 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak dira 15-26 urte bitartekoak (%26) eta 15 urtetik beheitikoak (%24). Ondotik, 30-44 urteko tartea, kasuen %19rekin, eta 45 eta 59 urte bitartekoa, %14arekin. 75 urtetik goitikoen taldean kasuen %12 sartzen da, eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldean dago, positiboen %5 biltzen baitute. Kasu berrien batez bertzeko adina 37,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 48 emakumeak dira eta % 52 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.167 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 900ekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!