Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 310 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 455 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 215 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 320 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 4, 1.675 proba egin zituzten (1.007 PCR eta 668 antigenoen testa) eta horietatik 101ek positibo eman zuten (%6)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 4, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 145 daude ospitalean, horietatik 29 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 bitartekoak dira (%30), eta 15 urtetik beheitikoak (%17). Ondotik, 30-44 urteko tartea, kasuen %16rekin, eta 15-29 urtekoa, %14arekin. 75 urtetik goitikoen taldean kasuen %13 sartzen da, eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldean, positiboen %10 biltzen da. Kasu berrien batez bertzeko adina 43,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.101 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 898koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!