Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 304 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 454 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 215 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 313 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 1, 1.752 proba egin zituzten (1.031 PCR eta 721 antigenoen testa) eta horietatik 65ek positibo eman zuten (%3,7)
Covid-19ak jota, atzo, abenduak 1, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta (0) hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 171 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%29), eta 30-44 urtekoak eta 60tik 75era bitartekoak (%21). Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%15), eta 75 urtetik gorakoa (%8). Azkenik, 15 urtetik beherakoen tartea, kasuen %6rekin. Kasu berrien batez bertzeko adina 45,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 39.802 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 886koa da.