Koronabirusa

Azaroan gure lurraldean hildakoen kopurua %80 handitu da aitzineko urteetako azaroekin konparatuz gero

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 1a, 10:04
2020ko abendura arte %21,4 hazi da eskualdeko heriotza-tasa

Heriotza-tasak aurten batez ere martxoan, apirilean, irailean eta azaroan egin du gora eta, agerikoa da, koronabirusak baduela horretan zerikusia. Ttipi-Ttapa aldizkaria zabaltzen den 27 udalerrietako datuak zehatz-mehatz zenbatu ditu ERRAN.EUSek eta hilabete bakoitzeko heriotza kopuruak aitzineko urteetako hilabete berberekin konparatu ditu diferentziak ikusteko. (Ikusi taula)

Kopuruen bilakaera ikusita, nabarmena da epidemiaren arrasto beltza: birusaren ondorioak argi eta garbi nabaritu ziren martxoan eta apirilean. Gero, udako lehen hilabeteetan kopuruak nabarmen apaldu ziren baina, batez ere irailean, herrietako «ez-besten» ondotik, heriotza-tasa bikoiztu egin da. 2017-2019 epealdian batezbertze 18 pertsona hil ziren irailean baina, aurten, irailean 39 pertsona hil dira, aitzineko urteetako irailekin konparatuz gero %116,67 gehiago. Eta orain, azaroan, Bera eta Lesakako zahar etxeetako agerraldien ondotik, berriz ere goiti egin du heriotza kopuruak. 2017-2019 epealdian batezbertze 25 pertsona hil ziren azaroan eta, aurten, amaitu berri den hilabetean 45 pertsona hil dira, %80 gehiago aitzineko urteetako azaroekin konparatuz gero.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun