Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 304 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 452 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 215 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 313 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 29, 976 proba egin zituzten (769 PCR eta 200 antigenoen testa) eta horietatik 83k positibo eman zuten (%8,5)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 29, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 175 daude ospitalean, horietatik 35 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 0-14 urtekoak dira (%28) eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%27). Horien atzetik daude 15 eta 29 urtekoak (%16) eta 60-75 urtekoak (%14). 30-44 urte bitartekoek %13 egin zuten, hurrenez hurren. 70 urte baino gehiagorekin, positiboen %2 izan ziren. Kasu berrien batez bertzeko adina 35,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 39.668 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 877koa da.