Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 304 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 452 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 215 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 313 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 28, 1.369 proba egin zituzten (1.129 PCR eta 240 antigenoen testa) eta horietatik 66k positibo eman zuten (%4,8)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 28, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 180 daude ospitalean, horietatik 375 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 eta 29 urte bitartekoak eta 30 eta 44 urte bitartekoak dira (%25, hurrenez hurren); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoak (%16) eta 75 urtetik goraitikoak (%13). Ondotik, 15 urtetik beheitikoen taldea (%12) eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (%9). Kasu berrien batez bertzeko adina 40,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 39.585 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 873koa da.