Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 304 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 451 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 215 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 312 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 27, 2.699 proba egin zituzten (1.252 PCR eta 1.436 antigenoen testa) eta horietatik 105ek positibo eman zuten (%3,9)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 27, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 0 ZIUn, eta 7 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 177 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beheitikoak dira (% 25); atzetik, 45 eta 59 urte bitartekoak (% 23); eta, azkenik, 15 eta 29 urte bitartekoak (% 22). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldea, %16; 60 eta 75 urte artekoa, %11; eta, azkenik, 75 urtetik goitikoena, %3. Kasu berrien batez bertzeko adina 35,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 39.519 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 870ekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!