Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 304 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 451 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 215 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 312 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 26, 2.910 proba egin zituzten (1.165 PCR eta 1.745 antigenoen testa) eta horietatik 162k positibo eman zuten (%5,5)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 26, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 2 ZIUn, eta 7 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 188 daude ospitalean, horietatik 40 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beheitikoak dira (%24); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoak (%20); eta, azkenik, 30 eta 44 urte bitartekoak (%19). Ondotik, 15 eta 29 urte bitarteko taldea, %17; 60 eta 75 urte artekoa, %11; eta, azkenik, 75 urtetik goitikoena, %9. Kasu berrien batez bertzeko adina 38,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 39.198 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 865ekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!