COVID-19: Azken datuak

Bi positibo gehiago azken datuen arabera: bat Beran eta bestea Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 26a, 07:35

Atzo, azaroak 25, behin behineko datuen arabera Nafarroan 138 positibo atzeman zituzten.

Azken datuen arabera bi pertsona kutsatu dira gure lurraldean, horietatik bat Beran eta beste bat Goizuetan. Nafarroako datuei erreparatuta, positibotasun tasa %3,6ra jautsi zen atzo, portzentajerik baxuena uztailaren 12az geroztik.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 303 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 450 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 215 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 312 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 25, 3.218 proba egin zituzten (2.447 PCR eta 771 antigenoen testa) eta horietatik 141ek positibo eman zuten (%4,4)

Covid-19ak jota, atzo, azaroak 25, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 1 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 204 daude ospitalean, horietatik 38 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %53, Tuteran %28 eta Lizarran %13. Gainerako positiboak (%6) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte bitartekoa da (%30); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoa (%22); eta, azkenik, 15 urtetik beheitikoen taldea (%20). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldea, %18; 60 eta 75 urte artekoa, %7; eta, azkenik, 75 urtetik goitikoena, %3. Kasu berrien batez bertzeko adina 34,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 39.036 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 858koa da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun