Koronabirusa

Espainiako Gobernuak Eguberri ospakizunetarako behin-behineko arauak iragarri ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 26a, 17:00
Aurten San Silbestre bezalako kirol jarduerek ez dute publikorik izanen.

Eguberriak ate joka ditugun honetan Espainiako Gobernuak ospakizun hauetarako zenbait neurri iragarri ditu.

Bilkurak

  • Etxe berdinean bizi direnen arteko bilkurak egitea hobesten da.
  • Elkarrekin bizi ez diren familiako kideen kasuan, gehienez ere, 6 lagun elkartu ahal izanen dira. Ohiko prebentzio neurriak hartu behar dira: maskararen erabilera, distantzia, kontaktuen minimizazioa eta etxetik ez atera Covid-19 sintomak izanez gero.
  • Lagun arteko bilkuretan, gehienez ere, 6 lagun elkartu ahal izanen dira eta, beti ere, kanpoan egin beharko dira. Ohiko prebentzio neurriak hartu behar dira.

Mugikortasuna

  • Probintziatik ez ateratzea gomendatzen da. Probintziatik ateratzeko hautua egiten denetan, maskara erabiltzea, eskuak maiz garbitzea eta distantzia mantentzea beharrezkoa da.
  • Atzerrira bidaiatzea erabakitzen dutenek, aitzinetik, bidaiatu nahi den herriladeak ezarrita dituen baldintzen berri izan behar da. Covid-19agatik arriskuan dauden herrialdeetara bidaiatuz gero, itzulerakoan PCR negatiboaren frogagiria izan behar da.
  • Eguberrietan etxera itzultzen diren ikasleek, aitzineko egunetan kontaktu sozialen murriztapena eta ohiko prebentzio neurriak hartu behar dituzte.

Ekitaldiak

  • Etxeratze agindua probintzia bakoitzak ezarriko du, Nafarroaren kasuan 23:00etatik 06:00etara. Abenduaren 24an eta 31n 1:00etatik 06:00etara izanen da etxeratze agindua.
  • Eguberrietako kabalgatak ez egitea gomendatzen da eta honen ordez, osasun segurtasuna bermatzen duten alternatibak egitea proposatzen da.
  • Kirol jarduerak egin ahalko dira, beti ere, etxeratze agindua errespetatzen bada. Parte hartzaileen arteko kontaktua minimizatu beharko da eta ez da publikorik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun