Larunbatetik aitzinera aldaketak izanen dira Ipar Euskal Herrian. Dena den, abisua eman du Emmannuel Macron Frantziako presidenteak: «Zenbait gauza aldatuko dira, baina bertze batzuk ez».
Hiru dira asteartean iragarritako aldaketa nagusiak: egunean 3 orduz ateratzen ahalko da etxetik 20 kilometroko tartean; dendak irekiko dituzte 21:00ak arte; eta eskolaz kanpoko aktibitateak (kanpoan badira) berriz egiten ahalko dira. 30 pertsonako mezak ere egin ahalko dira. Dena ez da malgutuko, ordea; jatetxeek itxirik segituko dute, eta elkarretaratze jendetsuek debekatuak.
Abenduaren 15a izanen da erabakiak indarrean jartzeko hurrengo epea. Datuek hobetzen segituz gero, konfinamendua kendu eta etxeratze agindua 21:00etatik 07:00etara ezarriko luke Macronek. Data horretan kultura lekuak irekitzeko asmoa erakutsi du. Jatetxeek, ordea, aurreikuspenak betetzen badira, urtarrilaren 20ra arte egon beharko dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!