Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 303 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 450 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 214 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 311 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 24, 2.940 proba egin zituzten (2.153 PCR eta 787 antigenoen testa) eta horietatik 106k positibo eman zuten (%3,6)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 24, 14 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 3 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 209 daude ospitalean, horietatik 39 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%27); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoa (%20); eta, azkenik, 15 eta 15 eta 29 urte bitarteko taldeak (%14). Segidan, 75 urtetik goitikoak daude (%13), eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoak (%12). Kasu berrien batez bertzeko adina 42,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 60 emakumeak dira eta % 40 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 38.895 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 855koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!