COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo azken orduetan: bi Bortzirietan eta bat Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 24a, 07:45

Atzo, azaroak 23, behin betiko datuen arabera Nafarroan 141 positibo atzeman zituzten.

Azken datuen arabera hiru pertsona kutsatu dira gure lurraldean. Horietatik bi Bortzirietan (Bera +1 eta Igantzi +1) eta beste bat Goizuetan. Doneztebeko eta Elizondoko osasun eremuetan, aldiz, ez dute kasu berririk atzeman azken orduetan.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 303 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 450 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 214 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 305 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 23, 2.039 proba egin zituzten (1.189 PCR eta 850 antigenoen testa) eta horietatik 141ek positibo eman zuten (%6,6)

Covid-19ak jota, atzo, azaroak 23, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, 4 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 221 daude ospitalean, horietatik 41 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %59, Tuteran %25 eta Lizarran %9. Gainerako positiboak (%7) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beheitikoak dira (%29); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoak (%24); 15-29 urtekoak (%15); eta 30-44 urtekoak (%12) eta 75 urtetik goitikoak (%12). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, %8arekin. Kasu berrien batez bertzeko adina 38,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 66 emakumeak dira eta % 34 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 38.789 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 852koa da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun