Koronabirusa

Nafarroako Gobernuak ostatuei baieztatu die terrazak ortzegunean, hilaren 26an, irekiko dituztela

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 23a, 20:45

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak gaur jakitera eman duenez, ortzegunetik aitzinera terrazak bere edukieraren %100era ireki ahal izanen dituzte, betiere, bezeroen artean 2 metroko distantzia bermatzen bada. Mahaietan lau bezero jarri ahal izanen dira, gehienez ere.

Osasun Departamentuak, astelehen honetan ostalaritzako mahai teknikoarekin izandako bileran jakinarazi dizkio berritasunak ostalaritzako sektoreari. Dena den, neurri hauek asteazkenetik aitzinera sartuko dira indarrean, foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean eta, horrela, orain indarrean dagoen araudia eguneratua geldituko da. Gainerakoan, hiru astean behin pandemiak Nafarroan duen egoera aztertuko dute, urtearen azken egunei begira balizko irekieretan aitzinera egin ahal izateko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun