Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 303 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 450 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 213 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 303 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 22, 1.221 proba egin zituzten (990 PCR eta 231 antigenoen testa) eta horietatik 113k positibo eman zuten (%9,2)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 22, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, bakar bat ere ez ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 246 daude ospitalean, horietatik 41 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beheitikoak dira (%26); ondotik, 30 eta 44 urte bitartekoak (%18); eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%17). Segidan, 15-29 urteko taldea dago (%12), eta, azkenik, 60-75 urtekoak (%10). Kasu berrien batez bertzeko adina 42,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 38.648 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 847koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!