Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 303 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 450 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 213 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 302 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 21, 1.364 proba egin zituzten (1.125 PCR eta 239 antigenoen testa) eta horietatik 84k positibo eman zuten (%6,15)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 21, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, bakar bat ere ez ZIUn, eta 13 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 252 daude ospitalean, horietatik 43 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beheitikoak dira (%29), atzetik 30 eta 44 urte bitartekoak (%27) eta 45 eta 59 bitartekoak (%20). Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%12), eta 60tik 75era bitartekoa (%7); azkenik, 75 urtetik gorakoena (%5). Kasu berrien batez bertzeko adina 32,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 66 emakumeak dira eta % 34 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 38.535 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 842koa da.