Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 302 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 450 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 213 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 302 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 20, 2.296 proba egin zituzten (1.608 PCR eta 688 antigenoen testa) eta horietatik 134k positibo eman zuten (%5,8)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 20, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, bakar bat ere ez ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 261 daude ospitalean, horietatik 49 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 eta 29 urte bitartekoak eta 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%22), atzetik 30-44 urtekoak (%20) eta 15 urtetik beheitikoak (%18). Ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%10), eta, azkenik, 75 urtetik goitikoak (%8). Kasu berrien batez bertzeko adina 39,3 urtekoa da.. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 38.451 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 829koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!