Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 301 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 450 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 212 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 297 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 18, 2.065 proba egin zituzten (1.229 PCR eta 836 antigenoen testa) eta horietatik 138k positibo eman zuten (%6,7)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 18, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 7 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 292 daude ospitalean, horietatik 55 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde handiena 45 eta 59 urte artekoa da (% 24), eta ondotik 15 eta 29 urte artekoa ( % 19). Segidan, 15 urtetik beheitikoen taldea % 18 eta 30-44 urte bitartekoa % 17; 75 urtetik goitikoak, % 12; eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoak, % 10. Kasu berrien batez bertzeko adina 40,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 38.160 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 819koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!