Halaber, Nafarroan sartu eta ateratzeko orain dauden murriztapenak bere horretan segituko dute abenduaren 18ra arte, baita espazio publikoetan sei pertsona baino gehiago biltzeko debekuak eta berdin eremu pribatuan elkartzerakoan, bakarrik elkarbizitza-unitatera (etxean bizi direnetara) mugatzearen aginduak ere.
Gaueko etxeratze aginduari dagokionez, azkenik, alarma-egoerak irauten duen bitartean segituko du indarrean.
Eguberriei begira, berriz, Maria Txibite lehendakariak adierazi duenez, «ikusi beharko dugu zein daturekin ailegatzen garen». Baina argi utzi du «Eguberrietan ez ditugula ospakizun eta afari jendetsuak ikusiko. Seguruenik familia osoa ezin izanen da mahaiaren bueltan elkartu, baina etxe berekoak ez diren pertsonak elkartzeari dagokionez, neurriak arintzen saiatuko gara».