Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 298 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 445 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 212 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 284 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 15, 1.617 proba egin zituzten (1.345 PCR eta 272 antigeno-testa) eta horietatik 142k positibo eman zuten (%8,8)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 15, 11 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 8 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 331 daude ospitalean, horietatik 58 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%23), eta atzetik 45 eta 59 urte bitartekoa (%19). Ondotik, 15 urtetik beherakoak daude (%18); segidan, 15 eta 29 urte bitartekoak (%15) eta 75 urtetik gorakoak (%13). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%12). Kasu berrien batez bertzeko adina 43,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 37.726 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 802koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!