Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 297 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 444 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 210 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 280 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 14, 1.743 proba egin zituzten (1.478 PCR eta 265 antigeno-testa) eta horietatik 143k positibo eman zuten (%8,2)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 14, 16 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 335 daude ospitalean, horietatik 58 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%23), eta atzetik 30 eta 44 urte bitartekoa (%22). Horren atzetik, 15 urtetik beheitikoak daude (%20), atzetik 15 eta 29 urte bitartekoak (%14) eta 75 urtetik goitikoak (%13). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, %8arekin. Kasu berrien batez bertzeko adina 48,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 37.584 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 794koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!