Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 297 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 442 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 208 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 277 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 13, 2.910 proba egin zituzten (2.088 PCR eta 822 antigeno-testa) eta horietatik 209k positibo eman zuten (%7,2)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 13, 20 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 317 daude ospitalean, horietatik 60 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%27), eta atzetik 15 urtetik beheitikoak (%19). Horren ondotik, 75 urtetik goitikoena dago (%18), eta, ondotik, 30 eta 44 urte artekoena (%14) eta 15 eta 29 urte artekoena (%13); azkenik, 60 eta 75 urte artekoena (%9). Kasu berrien batez besteko adina 45,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 37.441 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 791koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!