Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 297 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 437 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 208 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 271 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 12, 3.520 proba egin zituzten (1.744 PCR eta 1.776 antigeno-testa) eta horietatik 220k positibo eman zuten (%6,2)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 12, 21 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 341 daude ospitalean, horietatik 61 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%26), eta atzetik 30 eta 44 urte bitartekoa (%22). Ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude, eta 15 urtetik beheitikoak, %14; eta 15 eta 29 urte bitarteko taldeak eta 75 urtetik goitikoak, %12. Kasu berrien batez bertzeko adina 45,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 37.232 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 788koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!