Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 295 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 433 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 207 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 250 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 11, 3.918 proba egin zituzten (1.903 PCR eta 2.015 antigeno-testa) eta horietatik 234k positibo eman zuten (%6)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 11, 13 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 8 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 330 daude ospitalean, horietatik 65 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%22), eta atzetik 30-44 urtekoak (%20). Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%18); 15 urtetik beheitikoak (%15); 75 urtetik goitikoak (%14); eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoak (%11). Kasu berrien batez bertzeko adina 43,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 37.012 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 785ekoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!