Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 293 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 428 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 207 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 239 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 10, 3.459 proba egin zituzten (2.535 PCR eta 924 antigeno-testa) eta horietatik 238k positibo eman zuten (%6,9)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 10, 17 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 5 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 347 daude ospitalean, horietatik 69 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%23); ondotik, 15 urtetik beheitikoak (%20). Gero, 15-29 urteko taldea dago (%19), eta 30-44 urtekoa (%17). Horren atzean, 75 urtetik goitikoena dago (%13). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%9). Kasu berrien batez bertzeko adina 40,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 36.778 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 777koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!