Ariketak maila guztietan (A1, A2, B1 eta B2/C1) erabiltzeko egokituta daude; aurrez aurreko taldeetan garatzeko zein autoikaskuntza ereduan ari direnentzako eta erabiltzaileak Euskaraldiaren webgunetik deskagatu ahal ditu.
Helburu nagusiak hurrengo hauek dira:
- Euskaraldia zer den ezagutzera ematea eta parte hartzera gonbidatzea.
- 2. edizioaren berrikuntzak ezagutzera eman, adibidez: ariguneak.
- Belarriprest eta Ahobizi rolen gaineko hausnarketak egitea.
- Euskararekiko jarreran eta motibazioan positiboki eragitea