Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 290 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 425 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 206 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 227 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 9, 2.910 proba egin zituzten (1.876 PCR eta 1.034 antigeno-testa) eta horietatik 217k positibo eman zuten (%7,45)
Covid-19ak jota, atzo, azaroak 9, 17 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 4 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 362 daude ospitalean, horietatik 65 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%27); ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoa (%17). Segidan, 30 eta 44 urte bitartekoak eta 15 urtetik beheitikoak daude (%16); 75 urtetik goitikoak (%13); eta, azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoak (%11). Kasu berrien batez bertzeko adina 42,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 94 emakumeak dira eta % 41 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 36.540 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 772koa da.