Koronabirusa

Elizondoko eta Arantzako eskoletako bi talde konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 9a, 17:18

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Elizondon Lehen Hezkuntzako 6. mailako 16 ikasle konfinatu dituzte eta Arantzan Lehen Hezkuntzako 1. mailako zortzi ikasle.

Haur eta Lehen Hezkuntzako 950 ikasle ikasgeletara bueltatu dira gaur. Aldi berean, 642 ikasle konfinatu dituzte. Horiek kontuan hartuz, 2.232 ikasle dira konfinatuta daudenak. 70 ikastetxetako 115 taldetako ikasleak dira, ikasleria osoaren %3,29.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun