COVID-19: Azken datuak

Hamalau positibo atzeman dituzte azken orduetan: 12 Bortzirietan eta 2 Elizondoko osasun eremuan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 9a, 12:30

Azken datuen arabera bertze 14 pertsona gehiago kutsatu dira. Horietatik hamabi Bortzirietan (Lesaka +12) eta bi Elizondoko eremuan (Arizkun +1 eta Elizondo +1). Doneztebeko eta Leitzako osasun eremuetan, aldiz, ez dituzte kasu berririk atzeman azken orduetan.

 

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 290 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 424 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 205 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 225 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urriak 8, 2.231 proba egin zituzten (1.953 PCR eta 278 antigeno-testa) eta horietatik 182k positibo eman zuten (%8,15)

Covid-19ak jota, atzo, azaroak 8, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 8 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 386 daude ospitalean, horietatik 65 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %38, Tuteran %25 eta Lizarran %14. Gainerako positiboak (%23) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30 eta 44 urte bitartekoak eta 45 eta 59 urte bitartekoak dira, biak % 21, eta atzetik 15 urtetik beheitikoak (%19). Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%16), eta 75 urtetik goitikoa (%12). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%11). Kasu berrien batez bertzeko adina 40,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 36.323 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 768koa da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun